XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabriel pixka bat ezagutu dugunok, ba dakigu nolako etsipena eman zion LAN DEYA hark.

Gauzak poeten sinzeritate eta sensibilitatearen espirituarekin hartzen zituen hark, ez zuen, kasurako, politikoek horrelakoetan heuren buruei eutsitzeko dituzten defensibak.

Politikalaria ez zenez gero (276) Behin, Pope Rodriguez pentsalari marxistak ea zergatik defenditzen duen Euzkadiren pertsonalitatea galdetu zionean, erantzun guztiz politiko hau eman zion: , harek esan zionean, besteak berriz ere bota zion: ez zuen ezelango partidu politikok ere defenditu.

Euskal Eskritoreen Elkarterik ere ez zegoenez gero, eta egonda ere?... ez zuen haren alde aurpegirik atera.

Bestalde, klandestinitatearen hilunbetik emandako ukabilkada hari, nola erantzun gutxiago zegoen.

Hura egin zuena edo euskaratu zuena nor ote zen jakin nahiez buruak apurtu beharrean zebilen, gure arteko eskritoreren bat zela uste baizuen.

Edozelan ere, artikulo haren autoreak eta errebista haren zuzendariek (277) ELA-berri izenekoek urrean bere erresponsabilitatea izanen dute, eta historiak judikatuko ditu literatur-sortzaileen kontra egindako astakeri huragatik.

Artikulo asto huraren bila mutil haiengana hurbildu natzaienean, ez didate eman nahi izan, nik uste egindakoaren lotsariz.

Horretarako deitu nion lagun batek ez dut beronen izenik emanen, hau ere deskomekatu ez dezaten esaten zidan: (...).